Gezki

KOOPfabrika

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da Koopfabrika. Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko sortu zen eta 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, 50 proiektutik gora sustatu ditu.

Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.

Koofabrikan norbanakoak, enpresa eta erakundeak, zein elkarteak dute parte hartzeko aukera. Oro har, edonolako proiektu komunitario bat abian jarri nahi duen edota hau ekonomia sozialaren baitan kokatu nahi duen edonork parte hartu lezake programan.

http://koopfabrika.eus/

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki