Gezki

JATORRIA

Unibertsitate eta araudi Kooperatiboaren erreformari jarraiki eta krisialdi ekonomikoaren testuinguruan kokaturik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailak, kooperatibismoaren inguruko hezkuntza bultzatzeko asmoz, Elkarkidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1986ko Otsailan.

Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Zuzenbide Kooperatiboa eta Ekonomiaren ikerketa eta irakaskuntza bere egunerokoetan ohizkotasunez barneratzeko konpromisoa hartu zuen.

Hau izan zen beraz, Zuzenbide Fakultateko irakasle talde batek eman zuen lehen urratsa, Kooperatiba eta Gizarte Ekonomiaren ikerketa nabariagoa bilakatzeko helburuarekin.

Hala ere, zenbait ekintza burutu ondoren, argi geratu zen jadanik eratuta zeuden ekimenak eta baita etorkizunean suertatuko zirenak aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa eta presazko beharra zela antolakuntza egitura bat, kontutan harturik Gizarte Ekonomiak eta batik bat kooperatiba munduak Euskal Herriko Unibertsitatearen leku bat edukitzea beharrezko zutela.

Hori dela eta, gai hauek jorratuko zituen Unibertsitate Institutu bat eratzeko eskakizuna aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzan. Gobernu Batzarrak 1987ko Maiatzaren 8an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua / Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social –GEZKI – ren sorrera onartu zuen.

Emaitzez beteriko hamabi urteko ibilbidearen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 1999ko Urriaren 19an, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen, zeina indarrean dagoen 1999ko Azaroaren 5etik.

AZKEN ALBISTEAK

Eskuragarri dago jadanik sarean Gizarte Ekonomiako Euskal Aldizkaria REVES 15

02/28/19 11:00 am

UPV/EHU-ko GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide kooperatiboaren Institutuak argitaratzen duen aldizkaria da eta azkeneko ale honetan zenbait berrikuntza barneratu dira, aro berri bati ekin diolarik honela Aldizkariak, Zuzendaritza ere eguneratu den momentuan. Indarberrituta datorren “Revista Vasca de Economía Social-Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria REVES” 15 alea eskuragarri dago sarean, nornahik kontsultatu eta erabili dezakeelarik Open Journal … Jarraitu irakurtzen

ToShare Behatokia. Aberastasunaren banaketa zuzen baten alde

02/28/19 10:45 am

Pasa den abenduan ToShare Begiratokia jaio zen UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Honetan partaide izango dira Gezki eta Hegoa Institutuak eta Parte Hartuz ikerketa taldea. Behatokiaren helburu nagusia aberastasunaren bidezko banaketaren arloan jakintza sortzeko aukera emango duten ikerketak sustatzea da, gero jakintza hori, erakunde publikoen eta pribatuen sare baten laguntzaz, gizarteari helarazteko, dauden … Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko Foru Aldundiak IZAR Lan Sozietatea eredutzat hartu du

02/28/19 10:30 am

Pasa den urtarrilaren 31an, Imanol Prades, lurralde eta ekonomia garapeneko diputatuak, IZAReko zuzendari eta zuzendariordearekin batera, Boroako (Bizkaia) instalazioak bisitatu zituen. Bertan izan zen BEAZeko zuzendari nagusia den Ainara Basurko baita ere, pertsona eta enpresa ekintzaileei laguntza ematea helburu duen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen sozietate publikoa. Interes hau, zehazki, IZARrek DRIVE proiektuarekin duen … Jarraitu irakurtzen

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki