ZER DA GEZKI?

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik gatozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da. Bere helburu nagusia Euskal Herrian nabarmentzekoa den Gizarte Ekonomia eta mugimendu kooperatiboko erakundeen gaineko ezagutza eta hedapenean sakontzea da. Horretarako, GEZKIren jarduera ardatzak lau esparru nagusitan laburbiltzen dira: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa.  

1986an sortua, Zuzenbide Fakultatea eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailaren arteko lankidetza hitzarmen bitartez. Ondoren, 1999ko Urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen.

Orduz geroztik lanean aritutako ikerlari espezializatuen talde hau egun UPV/EHUko Irakasle talde batek, kanpoko laguntzaile eta kontrataturiko pertsona ikerlariek osatzen dute. Horiez gain, urtero praktikak egitera datozen ikasleak ere barneratzen dira GEZKIren lan taldean.

Karlos Santamaria Zentroko ikerketa taldeen solairuan kokatzen dira Institutuaren egoitza, Elhuyar Plaza 2, 20018 helbidean, Donostian.

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki