Gezki

JARDUERA

Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua, diziplina ezberdinetatik gatozen ikerlariez osatutako UPV/EHUko Unibertsitate Institutua da.

Horretarako, GEZKIren jarduera ardatzak lau esparru nagusitan laburbiltzen dira: ikerkuntza, prestakuntza, hedapena eta interkooperazioa.  

Ikerkuntzaren alorrean, GEZKI Institutuak kanpo finantzazioaren bitartez bideratzen diren ikerketa egitasmoetan parte hartzen du, lidergoa eramanez edo beste erakundeekin lankidetzan. Ikerketa egitasmo horietan GEZKIk bere 5 ikerketa lerro nagusietan jorratzen dituen ikergaiak aztertzen dira: langileen parte hartzea, gizarte berrikuntza, gobernantza eta zuzenbidea, politika publikoak eta nazioarteratzea. 5 lerro nagusi horiez gain, GEZKIk Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiaren (OVES/GEEB) egitasmoa zuzentzen du, zeina Euskadiko Autonomi Erkidegoko gizarte ekonomiaren behaketaz arduratzen baita nagusiki.

Prestakuntzaren alorrean, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Master ofizialaren arduradun da GEZKI. Master hau UPV/EHUko beste zenbait organorekin lankidetzan antolatu du Institutuak, hain zuzen ere: Hegoa Institutua, Lan-Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibetsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.

Hedapenari dagokionez, GEZKIk urtero antolatzen dituen topaketa, mintegi, jardunaldi, eta Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria (REVES- Revista Vasca de Economía Social) dira hedapen lanabes nagusiak. Aldizkari honetan gizarte ekonomiaren esparruko profesional eta ikerlarien artikulu zientifikoak argitaratzen dira urtero ale bana edo bitan, eta Latindex datu basearen 33 irizpide onartuak ditu dagoeneko.

Interkooperazioaren esparruan, GEZKIk Euskal Herriko zein nazioarteko sare publiko, pribatu zein akademikoetan hartzen du parte. Harreman estua mantentzen du Euskal Herriko gizarte ekonomiako erakundeekin (Konfekoop, Asle, Ehlabe, Gizatea, Reas-Euskadi); baita gure lurraldeko erakunde publiko (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak), eta unibertsitateekin (batez ere, Mondragon Unibertsitateko Lanki eta MIK Institutuekin, Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuarekin, UPNArekin); eta baita nazioarteko ikerketa sare hainbatekin (Ciriec-International, Enuies, Rulescoop, EMES network, etab.).

AZKEN ALBISTEAK

2018-12-20Gezki

Observatori de l’Economia Social 21, Kataluniako behatoki berria

Grup Clade eta Blanquerna Fundazioaren arteko ekimenak bultzatuta sortu zen urte hasieran eta pasa den azaroaren 27an egin zuten aurkezpen publikoa. Helburua sektorearen inguruko ezagutza sortu eta gizarte ekonomiako erakundeak sustatzea da

IRAKURRI

2018-12-20Gezki

Ekarpen interesgarriak “Unibertsitatea eta ekintzailetasun kooperatiboa” jardunaldi bikoitzean

Abenduaren 13 eta 14an burutu zen Donostian GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolaturik, Euskal Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Unibertsitatearteko IV. Kongresu kooperatibora 70 pertsona inguru hurbildu ziren

IRAKURRI

2018-12-20Gezki

2018ko REAS Euskadiren “Gure Bihotza” Auditoretza Soziala aurkeztu dute

Urtero bezala, REAS Euskadin 2017ko datuekin ESSko 62 erakunderen datu adierazgarrienak aurkeztu dituzte, auditoretza sozialeko prozesuari esker eskuratuak, gizarteari Ekonomia Sozial eta Solidarioko bihotza erakusteko. Bi infografia eta Txosten oso bat jarri dituzte eskuragarri

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki