
Talde honek etxebizitza kooperatibak (erabilera lagapenekoak, bereziki) eta etxebizitza kolaboratiboen gaia jorratzen ditu. Etxebizitzaren alorrean ekimen berri esanguratsuak sortu dira azken urteetan, bai gizarte zibil antolatuaren aldetik eta baita erakunde publiko batzuen eskutik ere. Hau guztia gizarte ekonomiaren prismatik ikertzen eta jorratzen diardugu.
- Etxebizitza politika publikoak.
- Gizarte ekonomia eta etxebizitza.
- Etxebizitza kooperatibak erabilera-lagapenean.
- Cohousing-a eta etxebizitza kolaboratiboak.
- Etxebizitza kolaboratiboaren esparruko nazioarteko esperientziak.
EKONOMIA SOZIALA ETA ETXEBIZITZA KOOPERATIBISMOA JARDUNALDIA::
HARREMANA: gezki@ehu.eus
Lan honetan Hego Euskal Herriko Ekonomia Solidario eta Sozial Eraldatzaileko (ESSE) erakundeen eskalatze estrategien analisia burutzen da, eta horretarako, erakunde horiek agertzen dituzten hazkunderako pizgarri eta estrategiak, horien ikuspegi komunitarioaren perspektibatik interpretatzen dira. Era berean, erakundeon eskalatze estrategien analisian ESSEko sare ezberdinetan kide izatearen aldagaia ere txertatzen da, saretze eta eskalatze estrategien arteko loturak ezarri nahita. Emaitza nagusien artean ESSEko erakundeen artean eskalatzeko lau logika nagusi proposatu dira, eta ESSEko erakundeetan atzemandako eskalatze logika horiek askitasunaren (sufficiency) paradigman kokatzeko saiakera egiten da.
“Kirola eta ekonomia soziala: lankidetza sustatzeko gobernantza baterantz” proiektua 2024an aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmen estrategikoan oinarrituta. Hasierako proposamena bosgarren helburu estrategikoan kokatu zen: “herritarren kultura demokratikoan eta ardura komunitarioan sakontzea”. Helburu horren barruan, proiektua 5.3 ekintza-lerroarekin lotu zen: “lankidetzarako gobernantzan sakontzeko, udalen, elkarteen, askotariko eragileen eta herritarren ahalduntzerako eta elkarlanerako guneak indartzea”. Ikerketa-proiektua onartua izan zen.
Euskal Herriko hiru unibertsitateek (MU, EHU eta Deustu) elkarrekin landu duten proiektua da, eta zuzenean lotuta dago gizarte-ekonomiaren abangoardiako Hub proiektuarekin. Proiektu honetan, lehen urratsa eman da norabide horretan, eta diagnostiko bat egin da, gizarte-ekonomiaren esparruan diharduten eta mundu-mailan erreferenteak diren unibertsitate-eragileak identifikatu ahal izateko. Lan hori Hub-aren helburuari lotutako eragileak eta gaiak identifikatzeko lehen hurbilketa bat izango da, gerora haren dimentsio akademikoa garatzeko giltzarri izan daitezkeenak.