
Jarraian aurkezten dugun ikerketa lanak Euskal Herri mailan estrategikotzat jotako zenbait sektoretan abian diren egitasmo komunitarioen analisia burutzea du xede, horien erreplikarako gakoak zehazteko asmoz. Ikerketaren emaitzak material erabilgarriak eskaini nahi lituzke beste inork beste eskualderen batean egitasmo komunitario bat martxan jarri nahiko balu, arreta bereziz landu beharreko aspektuei zehatzago erreparatzeko. Ikerketa lanean, beraz, kasu ezberdinen dokumentazio lan zehatza egiteaz batera, kasu guztientzako edo egitasmo komunitarioentzako oro har gakotzat jo genitzakeen elementuen analisi alderatua ere egingo da.