Ekonomia sozialeko eragile eraldatzaileen aldetik proposamen ezberdinak egin izan dira azken urteetan datorkigun trantsizio ekosoziala demokrazia ekonomikoko esperientzien bitartez bideratu ahal izateko. Proposamen horiek guztiek natur baliabideen gehiegizko arpilatzeari eta pobrezia eta disparekotasun mailen areagotzeari alternatibak bilatzea dute helburu, bizitzaren iraunkortasuna ezarriz lehentasun gisa.
Ildo horretan, ekonomia sozialaren ikuspuntutik esperientzia interesgarriak abian jartzen ari dira esparru ezberdinetan, industrian, kontsumo ereduan, elikadura sisteman, etxebizitzan, energian, mugikortasunean etab. Euskal Herriaren kasuan hezkuntzaren esparrua da, hala ere, proposamen ekosozial horien aplikazio eta artikulazio mailarik apalenetakoa agertzen duen bat, esparru horretan eragitea ezinbesteko lana izan arren trantsizioaren oinarri kulturalak sendotze aldera. Aipaturiko hutsuneari erantzun nahi dio jardunaldiak, hitzaldi teoriko zein praktikoak lantaldekako dinamikez osatuta.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute GEZKIk, EKOPOLek eta UEUk.
Ordua
Edukiak
09:15 - 09:30
Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:30 - 09:45
Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
>>> Bideoa
09:45 - 10:15
Trantsizioa ekosoziala, ekonomia soziala eta hezkuntza: testuinguru orokorra.
>>> Bideoa
10:15 - 10:45
Perspektiba ekosoziala hezkuntzan: material didaktikoa eta eraldaketa esparruak.
>>> Bideoa
10:45 - 12:00
Mahai-ingurua: Euskal Herriko hezkuntza esparruetako lan ildo eta esperientziak.
Hizlariak:
Moderatzailea: Enekoitz Etxezarreta Etxarri (GEZKI)
>>> Bideoa
12:00 - 12:45
Hamaiketakoa.
Lakari Kooperatibaren eskutik.
12:45 - 14:00
Lantaldekako dinamika: nola txertatu Ekonomia Soziala trantsizio ekosoziala hezkuntzatik lantzeko.
1.- Trantsiziorako material didaktikoak (I): Ekintzailetza sozialaren lanketa bigarren hezkuntzan.
2.- Trantsiziorako material didaktikoak (II): Ekonomia solidarioa eta finantza etikoen lanketa lanbide heziketan.
14:00 - 14:30
Itxiera hitzaldia: Trantsizio ekosozialaren erronkak hezkuntzaren esparruan, EHko gazte mugimendu ekologistako kideen ikuspegitik.
>>> Bideoa
14:30 - 14:45
Ondorioak eta amaiera.