This line of research includes the study of the public policies implemented by public agencies to promote the various social economy organisations. In addition to categorising the public policies for promotion both of the demand and the offer, we study the main mechanisms for promoting social economy at all levels in the public bodies of the BAC.
These are the main themes studied in this line:
Lan honen bidez, Gizarte Ekonomia sustatzeko politika publikoek maila lokalean eragiteko dituzten aukerak aztertu nahi dira. Zehatzago esanda, azken helburua da datu-base sistematizatu bat sortzea, Tokiko Garapen Agentzien ekintza tokiko garapenean gizarte ekonomia sustatzeko formuletara bideratzen laguntzeko.
Horrela,Tokiko Garapen Agentzietatik Gizarte Ekonomiako esperientziak sustatzeko identifikatu diren Praktika Onen azterketari esker, orientazio-gida bat eskaini nahi da, gainerako Tokiko Garapen Agentziek, adierazitako esperientzien eskalagarritasuna eta errepikagarritasuna ahalbidetzeko.
2017
El presente informe, elaborado conjuntamente por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea, y la Universidad de Deusto, viene motivado por la sistemática respuesta negativa que Konfekoop ha recibido del Gobierno Vasco cuando ha reclamado su presencia en el Consejo de Administración de Lanbide.
El informe gira en torno a la participación institucional en Lanbide, reflejada en la composición de su Consejo de Administración.
Dicho Consejo está integrado por 15 miembros, y muestra carácter tripartito y paritario. Así, hay 5 miembros en representación del Gobierno Vasco; otros 5 en representación de los sindicatos más representativos de Euskadi; y 5 en representación de las organizaciones empresariales de carácter intersectorial más representativas de Euskadi.
De esta manera, podemos centrar el objeto del debate jurídico en torno a la eventual condición de Konfekoop de organización empresarial de carácter intersectorial más representativa de Euskadi. En función de ello, se despejará la duda sobre su participación en el mencionado Consejo de Administración de Lanbide.
La cuestión ha sido objeto de debate jurídico, que se ha plasmado en diversos documentos. Hemos tenido en cuenta los siguientes:
Teniendo en cuenta dichos documentos, en el contexto del ordenamiento jurídico general, señaladamente en materia de derecho del empleo, hemos elaborado el presente documento, cuyo objeto consiste en analizar si Konfekoop tiene derecho, o no, a participar en el Consejo de Administración de Lanbide.
Queremos subrayar que el presente informe se elabora desde una perspectiva estrictamente jurídica, sin entrar en consideraciones metajurídicas, del ámbito de la oportunidad política.
** VIVIENDIGNA** proiektuak Espainia hegoaldeko hirietako etxebizitzen problematikari heltzen dio, higiezinen merkatuaren tentsioek — hala nola prezioen igoerak, eskaintza eskuragarriaren eskasiak edo presio turistikoak — gero eta desberdintasun sozioespazial handiagoak eta bizitegi-kalteberatasuneko egoerak nola eragiten dituzten aztertuz. Testuinguru horretan, dinamika horiek hainbat gizarte-talderi eta lurralderi nola eragiten dieten aztertzen du azterketak, hiri-segregazioa, bizitegi-prekarietatea edo bazterketa-arriskua bezalako fenomenoetan sakonduz, arazoaren egiturazko kausak hobeto ulertzeko eta etxebizitza duin baterako sarbidea bermatzera eta hiri-inguruneko desberdintasunak murriztera bideratutako politika publikoak diseinatzeko ebidentziak emateko helburuarekin.
Euskal Herriko hiru unibertsitateek (MU, EHU eta Deustu) elkarrekin landu duten proiektua da, eta zuzenean lotuta dago gizarte-ekonomiaren abangoardiako Hub proiektuarekin. Proiektu honetan, lehen urratsa eman da norabide horretan, eta diagnostiko bat egin da, gizarte-ekonomiaren esparruan diharduten eta mundu-mailan erreferenteak diren unibertsitate-eragileak identifikatu ahal izateko. Lan hori Hub-aren helburuari lotutako eragileak eta gaiak identifikatzeko lehen hurbilketa bat izango da, gerora haren dimentsio akademikoa garatzeko giltzarri izan daitezkeenak.
Lan honek lankidetza publiko-pribatuen auzia jorratu nahi du, ikuspegi teoriko zein enpirikotik, ekonomia sozialeko erakundeen parte-hartzea barne hartzen duten egitura partenarialen bidez. PPP deritzen lankidetza publiko-pribatuen mekanismoak hedatzen dituen nagusitasun neoliberalak markatutako testuinguru instituzionaletik abiatuta, aztertu nahi da ekonomia sozialeko erakundeak nola hasten diren logika partenarial horien parte izaten, zein lankidetza-logikaren pean eta zein emaitzarekin.
Ikerketa honen azken helburua da, plano teoriko eta enpirikotik, ekonomia sozialeko erakundeak PPP horien konfigurazioan sartzeak izaera erradikaleko berrikuntza instituzionala dakarren ala ez aztertzea; izan ere, erakunde horiek zenbait zerbitzu publikoren horniduran modu positiboan eragiten badute, eraginkortasun handiagoz eta une oro interes orokorraren betetzea bermatuz, berrikuntza hori gertatzen dela pentsa daiteke. Azterlan hau gidatzen duen hipotesia da ekonomia sozialeko erakundeak ekonomia publikoaren aliatu naturalak izan litezkeela; izan ere, interes mutualean oinarritutako egiturak dira, eta, gainera, modu positiboan eragiten dute interes orokorrean, zerbitzu publiko orok une oro zaindu behar duen horretan.
Txosten honen helburu orokorra da Espainiako tokiko eta probintzia mailako zerbitzuetan ekonomia sozial eta solidarioko esperientziak sustatzeko esku-hartze publikoaren ereduen eskema sinplifikatu bat proposatzea. Horretarako, lehenik eta behin, ekonomia soziala sustatzeko politika publikoen jarduera-esparru tradizionalenak eta berritzaileenak aztertzen dira, horiek tokiko eremuan duten eragina ikusteko asmoz. Bigarrenik, estatu mailan aurreratuenak diren esperientzien kasu-azterketari esker, esku-hartzeko ekintza posible horiek guztiak lan hau oinarritzen duen eredu teorikoan txertatzen saiatzen da. Azkenik, tipologia publikoen analisi teorikoa eta kasu aurreratuenetan gauzatutako ekintzak tokiko jarduera-sektoreen eremu zehatzera aplikatzea da helburua.
Lan honetan planteatutako helburua bikoitza da: lehenik eta behin, tokiko eremutik tokiko eta lurraldeko zerbitzuetan ekonomia sozialeko erakundeak sustatzeko har daitezkeen neurri desberdinak modu ordenatuan jasotzen eta sailkatzen dituen eredu teoriko bat aurkezten da; eta, bigarrenik, proposamen hori politika publiko horien garapenean lotura duten eta zuzenean inplikatuta dauden hainbat eragilerekin kontrastatuta lortutako emaitzak aurkezten dira.