Gezki

JATORRIA

Unibertsitate eta araudi Kooperatiboaren erreformari jarraiki eta krisialdi ekonomikoaren testuinguruan kokaturik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasun, eta Giza Segurantza Sailak, kooperatibismoaren inguruko hezkuntza bultzatzeko asmoz, Elkarkidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1986ko Otsailan.

Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Zuzenbide Kooperatiboa eta Ekonomiaren ikerketa eta irakaskuntza bere egunerokoetan ohizkotasunez barneratzeko konpromisoa hartu zuen.

Hau izan zen beraz, Zuzenbide Fakultateko irakasle talde batek eman zuen lehen urratsa, Kooperatiba eta Gizarte Ekonomiaren ikerketa nabariagoa bilakatzeko helburuarekin.

Hala ere, zenbait ekintza burutu ondoren, argi geratu zen jadanik eratuta zeuden ekimenak eta baita etorkizunean suertatuko zirenak aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa eta presazko beharra zela antolakuntza egitura bat, kontutan harturik Gizarte Ekonomiak eta batik bat kooperatiba munduak Euskal Herriko Unibertsitatearen leku bat edukitzea beharrezko zutela.

Hori dela eta, gai hauek jorratuko zituen Unibertsitate Institutu bat eratzeko eskakizuna aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzan. Gobernu Batzarrak 1987ko Maiatzaren 8an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua / Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social –GEZKI – ren sorrera onartu zuen.

Emaitzez beteriko hamabi urteko ibilbidearen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 1999ko Urriaren 19an, 355/1999 Dekretuaren bidez, GEZKI formalki eta behin betikotasunez eratzea erabaki zuen, zeina indarrean dagoen 1999ko Azaroaren 5etik.

AZKEN ALBISTEAK

2018-09-28Gezki

Dena prest Gizarte Ekonomiaren Munduko Fororako

Urriaren 1 eta 3 artean Bilbon egingo den mundu mailako ekitaldiak 1.400 pertsona inguru izango ditu eta osoko 5 saio, 36 tailer-saio eta Gizarte Ekonomiako esperientzia eta enpresa ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko 11 bisita tekniko ezagutzeko aukera izango dute

IRAKURRI

2018-09-28Gezki

Xabier Itzaina GEZKIko lankide akademikoa izendatu du UPV/EHUk

Xabier Itzaina Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko (CNRS) ikerlaria da zientzia politikoetan eta Emile Durkheim Zentroaren zuzendaria eta Nazioarteko CIRIEC-eko kidea, besteak beste. Bere ikerlanak hiru ardatz nagusi dauzka: erlijioa eta politika Europa Hegoaldean; gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak; Ipar Euskal Herriko lurralde mobilizazioen soziologia historikoa

IRAKURRI

2018-09-28Gezki

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa NBEaren Asanblada Orokorrean presente

Frantzia buru duen Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Talde Pilotoa New Yorken bildu zen Nazio Batuen Erakundearen 73. Asanblada Orokorra biltzen zela baliatuz. Irailaren 25ean egindakoarekin “Maila Altuko bostgarren Ekitaldia” talde honentzat

IRAKURRI

BASIC INCOME EARTH NETWORK

BASIC INCOME EARTH NETWORK

RIIPAC

RIIPAC
Gezki
Gezki
Gezki
Gezki